Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Berdela

Itsasotik mahaira

Berdela, buru zorrotza, ardatz itxurako gorputz lodia, eta lobulu bikoitzeko buztana duen arraina da. Garrantzi komertzial handia dauka, hala kontsumo freskorako nola kontserban sartzeko saltzen da.

Gantza daukan arrain “urdina” da, eta gure gastronomian garrantzi handia daukaten errezeta askotan agertzen da.

Iparraldeko arrantza-portuetan ohikoa da. Urtarriletik apirilera edo maiatzera amu edo sareekin arrantzatzen da inguraketa teknikaren bidez. Martxoa da berdelaren sasoirik onena.

Gozamen izugarria gure ahosabaiarentzat, dagoeneko Abastos Merkatuko arraindegietan lortu dezakezuna.

© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -