Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Perretxikoak

Setas, las reinas del otoño

Udazkeneko erreginak

Udazkena heldu da eta honekin batera denboraldiko erreginak: perretxikoak.

Une honetan euren momentu onenean daude. Urtaroko tenperaturek eta hezetasunak, mimo osoz, kalitate hoberenera iristeko beharrezkoa den guztia eskaintzen diete.

Hainbat zapore eta usain ezberdineko mota ugari daude. Hau dela eta, osagai preziatuenetako bat bihurtu dira munduko sukalde hoberenetan.

Perretxikoen aniztasun handiaren barnean, pozoitsuak badaude ere; beraz, beharrezkoa da segurtasun neurriak hartzea.

Produktu honen ezaugarri nagusietako bat bere ur kantitatea da (% 82 eta % 92 artean). Aldi berean, oso kaloria gutxi dauzkate.

Elikadura-ikuspegitik, perretxikoak onura asko dituzten elikagaia izateagatik nabarmentzen dira. Onura horien artean hauexek dira nagusienak:

  • Proteina-iturri handia.
  • Fosforo, burdina eta potasio bezalako mineral gatzak.
  • Zuntz kopuru handia.
  • Manganesoa, kloroa eta zinka bezalako elementuen oparotasuna.

Perretxikoak, batez ere basoetan, otalurretan, irasailetan eta belardietan erreproduzitzen dira.

Gehien baloratzen diren perretxikoen artean kuletoa, edo Amanita Cesarea aipatu behar da. Mota hau hainbat gastronomo eta perretxiko-zaleen altxorra bihurtu egin da. Haritz eta gaztainondoen maldetan aurki dezakegu gure ahorako hain goxoa biguna eta urtsua den perretxiko eder hau.

Bestalde, ospetsuenak eta ugarienak diren perretxikoak, Boletus espeziekoak dira. Normalean, tamaina ederra izatera heldu daitezkeen onddo hauek hariztietan hazten dira; baita pinudien artean ere aurki ditzakegu. Irailetik aurrera ugaritzen dira.

TRussula motako perretxikoak bereizgarriak dira ere; izan ere, “apaizaren perretxiko” edo “txano berdeko perretxiko” izenak jasotzen dituen mota honek zapore bizia eta haragi sendoa dauka. Honekin batera, urritxak, behi mihiak, esne gorriak, amanita lanpernak eta barrengorriak nabarmendu ditzakegu ere.

© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -