Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Abastos Merkatua

Gasteizko erdigunean

Nahi dugun tokira eta nahi dugun moduan bidaiatu gaitezke, baina noizbait jateko eta edateko gelditu beharko dugu. Gainera, geldialdi horretan inguruneak laguntzen bagaitu, momentuaz gehiago gozatzeko gai izango gara.

Gasteiz, hiri adeitsu eta familiarra da, Europako Hiriburu Berdea (2012an) eta Espainiako Hiriburu Gastronomikoa (2014an) izan zena. Bestalde, monumentu-multzo gisa deklaratu egin den Erdi Aroko alde zaharra barne hartzen du, eta aukera turistiko ugari eskaintzen ditu.

Horrelakoa da Gasteiz!

Hiri bikaina, enogastronomia bazter guztietan erakusten duena; batez ere, hirigunean kalitatezko produktu freskoei esker pilpiratzen duen Abastos Merkatu tradizionalean. Hemen, tokiko baratzetatik, landetatik eta abeltzaintzatik datozen gai hoberenak aurkituko dituzu.

Mugi zaitez sentsazioen bidez eta haragi, fruta eta barazki onenak dasta itzazu.

Kantauri Itsasoko arrainak eta itsaskiak preziatu.

Arabako Errioxako ardoen, Txakolinaren eta Idiazabal gaztaren usainekin esperimentatu.

Ezin besteko bisita da hau hiriko esentzia kalean bertan esperimentatu nahi dutenentzat, estereotipoetatik aldendu nahi direnentzat; eta hau dena, beirazko egitura harrigarri batez estalitako eraikin bitxi baten barnean.

AGainera, aintzinean hiriko garbilekua izan zen eremu zabalean kokaturik, taberna gastronomikoak aurki ditzakegu, aisiaz eta ostalaritzaz gozatzeko eskaintza handia erakusten dutenak. Pintxoak, janari tradizionala, hanburgesak, sukaldaritza internazionala... ardo eta garagardo hoberenekin dasta ditzakezu hemen.

Ez ahaztu erabat berritua eta egokitua izan den terraza panoramikoak eskaintzen duen ikustea bisitatzeaz, eta aprobetxatu ospatuko diren ekintza enogastronomikoren batean izena emateko. Han aurkitzen da Fundación Abastos Fundazioaren egoitza.

 

Etor zaitez Gasteizera eta esperientzia paregabea bizi!

© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -