Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Historia

1899-2018

1878 urtean, prokuradore eta arkitektoa zen Martin de Saracibar, hiria hornitzen zuten saltokiak zaharkituta geratzen ari zirela konturatu zen; hortaz, elikagaiak saltzeko plaza publiko bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen.

1897an, Independentzia Plaza aukeratu zen eraikuntzarako, eta Javier Aguirre, udal-arkitektoa, proiektuaren garapenaz arduratu egin zen.

1899ko abenduaren 31ean, Federico Baráibar alkate gisa aritzen zen garaian, Abastos Plaza inauguratu zen.

Abastos Merkatuko lehen eraikina

Abastos Merkatuko lehen eraikina

1899tik, merkatua gaur egungo Foru Plazan eraikita izan zenetik, orainaldira arte, tradiziozko urte ugari eta milaka txiste eta bitxikeria gertatu dira. Hauekin batera, merkatua bizirik mantendu duten hainbat belaunaldik lan egin dute bertan.


Merkatuaren inguruetan dagoen hiria

Merkatuaren inguruetan dagoen hiria

Urte askotan zehar, Abastos Merkatuak hiriaren hazkundea ikusi egin zuen, biztanle guztientzako hornikuntza gune nagusia izaten jarraitzen zuen bitartean.


Merkatuaren barneko ekintzak

Merkatuaren barneko ekintzak

Denbora pasa ahala, merkatuak milaka etorkinen helduera esperimentatu zuen, eta biztanle berri hauek guztiak hornitzeko tamaina txikiegia zuela nabaritu zuen.


Eraikin berriaren eraikuntza

Eraikin berriaren eraikuntza

1975an, aurreko eraikin gomutagarria suntsitu ondoren, merkatu berriak bere ateak ireki zituen gaur egungo kokapenean, Jesus Guridi kalea eta Santa Barbara plaza artean, Gasteizko udalak eraikitako eraikin batean.

1975etik, merkatua udalaren ardurapean egon zen; baina 1997an, bere kudeaketa burutzeko deialdi publikoa ireki zen. Handik aurrera, han kokatzen ziren salerosleek osaturiko elkartearen eskuetan geratu zen: Plaza Santa Bárbara S.A. Merkatal Gunea.


Berrikuntza lanak

Berrikuntza lanak

Ordurako, agerikoa zen eraikinaren zaharkitzea saihesteko premiazko ekintzak burutu behar zirela. Hortaz, 2012an, ezin bestekoa zen berrikuntza hasi zen.

Bakarrik 38 egunez itxi zen 2014an, 2014ko ekainaren 4an saltoki txikizkariei eta BM. Supermerkatuari ateak ireki zizkien arte.


Gune berrien irekitzea

Gune berrien irekitzea

Urte bat geroago, 2015ean, El Corte Inglés abenturan barneratu zen, kirol saila eta taberna gastronomikoak ostatatuz eta aisiaz zein ostalaritzaz gozatzeko aukera ugari eskainiz. Urte horretan, erabilera anitzeko terraza inauguratu zen, edozein motatako ekitaldiak ospatzeko ezin hobea den estalki loreztatu bikainarekin babestuta.


Fundación Abastos Fundazioa

Fundación Abastos Fundazioa

2016an, Fundación Abastos Fundazioa sortu zen, bere egoitza eta instalazioak terrazan kokatzen dira. Era berean, hainbat tailer eta ikastaro gastronomiko biltzen dituen Sukaldaritza Gela, eta produktu enogastronomikoen dastaketarako erabiltzen den Erabilera Anitzeko Aretoa aurki ditzakegu bertan. 2017 urtean berotegiak ireki ziren.


Berrikuntzaren bukaera

Berrikuntzaren bukaera

2018an amaitu ziren urduritasun eta lan gogorreko urteak.

Eraikin berriztatua 5 solairutan banatuta dago, guztira 16.660 m2-ko azalera duena; horietatik 12.034 m2 erabilera komertzialerako dira, eta gainontzekoak eremu komunak dira.

Guztira, merkatua osatzen duten 53 saltoki daude, 160 saltzaileen ardurapean daudenak.

Gainera, arkupeetan, ostegunetan eta larunbatetan, produktu ekologikoak saltzen dituzten saltoki ugari daude.

Argi dago gaur egun Abastos Merkatua hiriaren erdigune nagusienetako bat dela, astero 40.000 bezero inguru jasoz.

2014an inauguratu zenetik, 7.000.000 lagun baino gehiagok bisitatu gaituzte. Honi esker, merkatua goi mailako turismo helmuga bilakatu dela esan genezake.

© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -