Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Eguren Ugarte Enoteka

Upeltegiaren esperientzia Gasteizko erdigunean

Ardoaren mundua inguratzen duen irudi sibarita ezabatzeko asmoz, Enoturismoa hiriko erdigunera gerturatu dugu. Aisialdiaz gozatzeko dastaketa pribatuak eskaintzen ditugu egunero. Hauetan, ardo mota guztiak aztertzera lagunduko dizuten oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dizkizugu, kolorea, usaina eta zaporean oinarrituz. Hau guztia, Plazan eskuraturiko mokadu ugariz lagunduta: gazta, delicatessen-produktuak, txokolatea eta guzti.

Gainera, enpresetara mugitzen gara dastatze pertsonalizatuak burutzeko, eta kalitate bikaineko ardoak erosten ditugu upeltegietako prezioen truke. Arabako Errioxako ardo ugari saltzen ditugu: ardo gaztea, ondua, erreserba, autorekoa, etab.

1870 urtetik, geure berezko mahastiak zaintzen ditugu; izan ere, mahastizainen seigarren belaunaldiaren partaide gara. Eguren Upeltegian tradizio eta kalitate handiko ardoak elaboratzen ditugu. Familia baten ondareak sorturiko balioak botila guztietan transmititzen ditugu; hortaz, "gure ardoaren balioei" buruz hitz egin ahal dugu.

Saltoki Zb.
1
Telefonoa
+34 945 287 625
Posta elektronikoa
silvia@egurenugarte.com
Web
www.familiaeguren.com
Sozial Sareak
Facebook Twitter
© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -