Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Rosa Mari gaztak

Tokiko zaporea

Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta zaporetsuaren usain bizia, egunero bisitatzen gaituzten bezero askoren erakarpen nagusia da. Eskaintzen ditugun gazta ugariengatik ospetsuak gara; horien artean, Artzainen Elkartearen Idiazabal J. I. duen Artzai Gazta da aipagarriena. Artzainek beraiek Ardi Latxetatik ateratako esnez elaboratuta dago.

Etxeko txorizoak ere egiten ditugu, ardi-esne eta jogurtekin batera. Tokiko produktuei arreta berezia eskaintzen diegu, mota guztietako hestebeteak eskainiz, eta Arabako perretxiko goxoentzako leku pribilegiatu bat gordez. Tokiko produktuengatik nabarmentzen bagara ere, ez ditugu inportaturiko gazta ospeak ahaztu behar; gure bezeroen artean arrakastatsuak diren gazta holandarrak eta italiarrak, esaterako.

Espezialitatea:
Idiazabal gaztak
Saltoki Zb.
20
Telefonoa
+34 945 257 564
© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -