Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Uagalur

Atzoko tradizioa, gaurko zaporeak

Orain dela ia hamarkada bat, Logroño kalean hasi ginen gure ibilbidea tokiko produktua sustatzeko helburu argiarekin. Orain, baita Abastos merkatuan ere, lurreko jaki goxo hauen alde apustu egiten jarraitzen dugu. Gure saltokian aurkituko dituzun gozamenek, Araban patatak baino jaki eder gehiago ditugula gogoraraziko dizute. Tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko modu bat aurkitu dugu produktu paregabeak eskainiz: Lantziegoko olioak eta ardoak, Erentxungo lekaleak, Gujuliko gaztak, edo Molinillako arrautza organikoak, esaterako. Gainera, gure bezeroen asmoa norbait harritzea baldin bada, gure produktu hoberenekin beteriko saskiak sortu ahal ditugu ere. Honi guztiari, Oiardoko artisau-garagardoak eta hestebeteen eskaintza ugaria gehitu behar diogu. Beti kalitatezko produktuak eskaintzen ditugu, Arabakoak nagusiki.

Espezialitatea: Arabako gaztak eta barazkiak.

Saltoki Zb.
10
Telefonoa
+34 945 267 955
Sozial Sareak
Facebook
© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -