Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Aceitunas Laurentino

Oliba eta ozpinetako mota guztiak

Oliba eta ozpinetako mota guztietan espezializatuak. Gure saltokia ezin besteko geldialdia da hegaluzeko banderilla klasikoen eta gilda, luzoker ala tipulinen maitaleentzat. Beti hartzen dugu konpromisoa gure produktuen kalitatearekin. Oliba mota ugari eskaintzen ditugu (onduak, antxoa zaporekoak, zehatuak ...), baita ontziratu eta ontziratu gabeko hegaluze mota anitz, olioan ala eskabetxean.

Gure produktu arrakastatsuenen artean, gaztarekin, foierekin edo hegaluzearekin beteriko cherry piperrak nabarmentzen dira. Hala ere, ez ditugu ahaztu behar Najerako piperrak, Nafarroako zainzuriak, Kantauri Itsasoko antxoak, bokartak ozpinean, pipermin geziak eta saminak, eta piperrauts gezia eta samina; oso popularrak baitira gure bezeroen artean.

Espezialitatea:
Gure bezeroekiko harremana pertsonalizatua eta hurbila da, beti kalitate handiko tokiko produktuak eskainiz.
Saltoki Zb.
32
Telefonoa
+34 945 274 986
© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -