Skip to main content

Sutoki

Sukaldaritza tradizionala abangoardiako ukituarekin

Sutoki abangoardiako ukitua daukan sukaldaritza tradizionaleko taberna gastronomikoa da. Abastos Plazaren erdialdean kokatuta dago eta tokiko zein Kilometro 0-ko produktuak eskaintzen ditu. Gure espezialitateen artean, momentuan prestaturiko pintxoak, entsaladak, gourmet hanburgesak eta aipagarri diren txuletoi eta entrekota aurki ditzakezu. Sutoki, goiz erdian energia kargatzeko leku ezin hobea da; izan eren, kafe bat hartzeko, garagardo bat lagunekin edateko, ala bazkaria edo afaria jateko aukera ematen dizugu. Pintxoz beteriko barra osatua daukagu; ospetsuenen artean, barrengorri eta Idiazabal gaztarekin prestaturiko “Nevaditoa”, eta gure tortila arrakastatsuak daude. Jatetxe irekia gara, etxean bezala sentitzeko sofa handiak dituena. Mahaiak barra eta sukaldearen artean banatzen dira.

Boletus aplikazioarekin zure telefono mugikorraren bidez ordaindu dezakezu gure tabernan, XXI. mendean erabat barneratuko zaituen erosteko modu berria aurkituz.