Nuevo Estilo Ileapaindegia
Merkatuan bertan dagoen apaindegi berritzailea eta desberdina
Leiho zabalak dituen merkatuko txoko honen dekorazio dotoreak barrura sartzera gonbidatuko zaitu Santa Barbara plazara iritsi bezain laster. Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu mota guztiak, manikurak, pedikurak eta diodo laser bidezko ile-kentzea eskaintzen ditugu. Gainera, gure apaindegia produktu naturaletan oinarritutako ile tratamenduak burutzeagatik nabarmentzen da: keratinaren bidezko leuntzea edota kizkurra desegiteko metodo naturalak, esaterako. Bisitatzen gaituztenek beti errepikatzen dute; izan ere, aldaketa nabarmenak eta hobetuak lortzen ditugu, bai gizonezkoentzat zein emakumezkoentzat eta haurrentzat. Horrez gain, tratu profesionala eta gertukoa aurkituko duzu hemen.
Ezkongaientzako eta gonbidatuentzako ile bilduak aipagarriak dira ere.
Gure ordutegia: 10: 00etatik 18:30etara (ostiraletan 9: 30etatik 18:30etara eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara). Ez dugu eguerdian ixten.