Txakoli Pintxo
Etor zaitez eta ardo ezberdin bat gozatu
Merkatuko sarrera batean era estrategikoan kokatuta gaude. Han, bidean geldialdi bat egiten dutenen eta Arabako Txakolin eder batekin egarria asetu nahi dutenen erakartasuna bihurtu gara.
Gure xede argia Arabako Txakolinaren jatorrizko izendapena duen ardo mota hau era egokienean sustatzea da. Horretarako, Aiarako aranean kokatutako 8 upeltegitatik datozen Arabako Txakolin mota ugari ditugu. Era honetan, Gasteiztarrek eta turistek ardo desberdina eta berezia dastatzeko aukera izango dute, mota eta modalitate guztiak aurkituz (gorria, arrosa edota txakolinezko cava, besteak beste). Hau guztia hainbat pintxo gozoekin, urdaiazpikoarekin, Idiazabal gaztarekin, txistorrarekin, hirugiharrarekin, edo hanburgesa ederrekin lagunduta. Bestalde, aipagarriak dira prestatzen ditugun hamabost gilda motak, luxuzko txakolinaren osagarri bikaina direnak.